Azken berriak
PROBATU ZEURE BURUA! UDALEKO LEHIAKETA
2015(e)ko Urriaren
22(a)

PROBATU ZEURE BURUA! UDALEKO LEHIAKETA

ERRENTERIAKO LEHIAKETALEHIAKETA ABIAN DA BERRIZ ERE. PROBATU ZEURE BURUA! 

Errenteriako Udalak berriro ere abiatu du EZETZ ASMATU lehiaketa. Garazi Lopez de Etxezarretak Hizkuntza departamentuko zinegotzi arduradunak adierazi duenez, duela urte batzuk egiten zen lehiaketa hau berrio indarrean jarri nahi da. Izan ere Errenteriako historia ezagutzeko aitzakia ederra ematen du eta era dibertigarrian gure herriari buruzko informazio apur bat jaso dezakegu.

Lehiatzeko Errenteriako Udalaren web orrian sartu behar duzu eta "Herri Ezagutzen" dioen banner-a aurkitzen duzunean bertan sakatu eta hortxe aurkituko duzu Errenteriako informazio askoren artean "Ezetz Asmatu" dioen txokoa. Horko galderak erantzun eta zure datuak utzi eta zozketa batean hartuko duzu parte. Errenkoalde merkatari elkarteak jarri duen 50 euroko bale baten zozketan.

Lehiaketa hau indarrean egongoda urriaren 1etik 30era, beraz, animatu Errenteria apur bat gehiago ezagutzera.Gainera ikusiko duzue web orriak joku askoz ere zabalagoa ematen duela eta zer ikasi asko dagoela gure herriari buruz.

 

 

 

Iturria: ERRENTERIAKO UDALA