Azken berriak

"EZETZ ASMATU" LEHIAKETA IRABAZLEA

Errenteriako Udalak abiatutako “Ezetz asmatu” lehiaketaren 2015eko edizioa bukatu da. Maialen Pescador izan da lehiaketa honetako irabazlea eta Errenkoaldek eskainitako 50 euroko txartela eta Lander Garroren “Gerra txikia” eleberria jaso ditu sari gisa.
Sariok Garazi Lopez de Etxezarreta zinegotziak eta Imanol Iparragirre Errenkoaldeko lehendakariak eman dizkiote. Errenteriako udalak Maialen zoriondu nahi izan du eta aipatu du erantzun mordoa jaso dituztela lehiaketan, “herritarrek txokoak ongi ezagutzen” dituzten seinale.
 
 
Iturria: Herri Bizia