Azken berriak
2017ko abendurako jarduerak
2017(e)ko Abenduaren
05(a)

2017ko abendurako jarduerak

Errenkoaldek 2017-ko abendurako prestatu dituen ekitaldiak

 

Ondorengo ekitaldiak Maria de Lezo kaleko 8-an dagoen lokalean (garai batean tindategi bat egon zen) egingo dira. Bertan egingo ditugu txokolatada, eskulan tailerra eta ipuin kontalaria.

Zozketatuko dugun Saski Ederra ere lokal horretan egongo da ikusgai.

 

  • Abenduak 2, larunbata:
    • 18:00-etatik 20:00-etara: Tren turistikoa edo Txu-Txu tren bat herriko kaleetan zehar ibiliko da.
      Irteera Alhondiga-n izango du. Ibilbidea: Zumardia, Biteri, Alfonso XI, Niessen-eko errotonda, Alaberga-ko errotonda, Biteri, Morrongilleta, Rioja-ko errotonda, María de Lezo  eta ibilbidearen bukaera Errenkoaldeko Saskiaren erakusleihoaren aurrean (Tulle kaleko autobus geltokian). (Ibilbidea udalaren baimenaren zain)
    • 18:15-etan: Umeentzat txokolatada, Errenkoaldeko Saskia erakusgai dagoen lokalean.

 

  • Abenduak 9, larunbata:
    • 18:30-etan: Eskulan tailerra Maria de Lezo, 8-ko lokalean. Gabonetako apaingarriak egingo dira.
    • 18:00-etatik 19:30-etara: Mickey eta Minnie herriko kaleetan ibiliko dira.

 

  • Abenduak 16, larunbata:
    • 18:30-etan: Ipuin musikatuak ANDU IPUIN KO-aren eskutik, María de Lezo, 8-ko lokalean.
    • 18:00-etatik 20:00-etara: Tren turistikoa edo Txu-txu tren bat herriko kaleetan zehar ibiliko da (bi aste lehenagoko ibilbide bera).

 

  • Abenduak 22, ostirala: (Koldo Mitxelena-ko patioan)
    • 19:00-etan: Umeentzat animazioa Patata Tropikala-ren eskutik (euskaraz).
    • Ondoren, Saski Ederraren ematea pertsona saridunari.