Errenkoalde - Nortzuk gara

 

 

ERRENKOALDE, MERKATARITZA OSTALARITZA ETA ZERBITZU ELKARTEA

Errenkoalde elkartearen helburu nagusia bazkideen interesak defendatzea da. Horretarako, Errenteria promozionatzen eta gurera ahalik eta bezero gehien erakartzeko ekintzak antolatzen lan egiten dugu. Herrian antolatzen diren ekintza soziokulturalak eta hirigintzakoak ere babesten ditugu guztien onurarako direla ulertzen baitugu.

GURE ZERBITZUAK:

- MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA: Errenkoaldeko bulegoan Merkataritza Bulego Teknikoa kokatuta dago. Zerbitzu hau Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Konpetibitate Sailaren doako zerbitzua da. Bulego honen helburu nagusiak merkataritza sektorearen profesionaltasunaren hobekuntza eta merkataritza sektorearen aktibitate ekonomikoa hobetzeko baldintza egokiak sortzea eta dagoeneko daudenak indartzea dira. Bulegotik hurrengo gaiei buruzko aholkularitza ematen da: merkataritzari zuzendutako dirulaguntzak, salmenta puntu berrien irekierarako tramiteak, merkealdietarako baimenak, ordutegiaren legea, likidazioak...

- FORMAKUNTZA JARRAIA: Formakuntza ikastaroak antolatzen ditugu gure bazkideentzat. Beraien beharretara egokitutako ikastaroak izaten dira, bai langile baita autonomoentzat ere.

 

- ETENGABEKO INFORMAZIOA: Merkatariarentzat interesgarri izan daitezkeen gaiei buruzko informazioa helarazten diegu, aisia, erakunde publikoen dirulaguntzak (konponketak egiteko, informatikako gailuak jartzeko,...) komertzio berri bat ireki behar baduzu... 

 

- ORDEZKARITZA: Errenkoalde Dendarteanen barruan dago. Dendartean Gipuzku mailako merkatarien elkartea da. Bata edo bestearen bitartez, erakundeen aurrean, udaletxe, Aldundi, Eusko Jaurlaritza, merkataritezen interesak defendatzen ditugu.

 

- ERRENKOALDEN EROSTEAGATIK PARKINEKO LEHEN ORDUA DOAN: Errenkoaldeko edozein komertzioetan erosketa egiterakoan, parkineko tiketa erakutsi eskero, lehenengo ordua doan emango dizugu.

 

- KANPAINAK ETA PROMOZIO EKINTZAK: Errenkoalde eta bertako komertzioak promozionatzeko egiten diren kanpainen planifikazio, antolaketa eta kudeaketa.

 

- ERRENKOALDE-TXARTELA: Doaneko erosketa txartel bat da, eta 3 alditan banatu daiteke ordainketa inolako interesik gabe. Zure betiko banketxean helbidera baiteke. Gainera, erosketak egiten dituzun bakoitzean puntuak pilatuko dituzu eta puntu hauen truke 10€ko erosketa txeke bat lortuko duzu. Promozio ekintza puntualak ere izaten ditugu: deskontu kanpainak, zuzeneko sariak...

 

Errenkoalde merkatari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Izen emate orria