Inprimatu

MERKABONOA

Datorren maiatzaren 2an MERKABONOen kanpaina hasiko dugu.

Kanpaina honetan erosketa-bonoak salduko ditugu. 30€-gatik bono bat lortuko du bezeroak eta 40€-ko erosketengatik trukatuko du.

Bonoa erdibituta ere trukatu ahal izango da (20€-ko bi bono).

Guztira 400 bono aterako dira.

Non eros ditzaket bonoak:

  • Maiatzaren 2-tik 10-ra, biak barne, Errenkoaldeko bulegoan (Beheko kalea, 2). Ordutegia: 9:00-etatik 18:30-era. Bonoak agortu arte.

Bonoak erosteko adinez nagusia izan beharko da. Bono bakar bat eros daiteke pertsonako. NAN-a aurkeztu beharko da.

Bezeroek nahi ezkero, bono bat baina gehiago metatu ditzakete (berea, senar edo emaztearena, amonarena,…) erosketa berean. Nahi izan ezkero, bonoa erdibitu ere egin daiteke, 20€-tik gorako bi erosketa egiteko, bi komertzio desberdinetan.

Bezeroek bonoa maiatzaren 2-tik ekainaren 30-a arte truka dezakete, biak barne.

  • Facebook
  • Twitter