URRIAREN 25EAN, MERKATUZARREKO JOSE LUIS CASO ARETOA PASARELA BILAKATUKO DA!
Herriko merkatariek —Ayele, Ikusi Makusi, Donde Koro, Rasgo's Ileapaindegia, Tejidos Ami, Mabel Berri, Kalima, Ferretería El Candao, Blond Kolor Ileapaindegia, Paris Mertzeria, Confecciones Casamayor eta Love & Paradise— udazken-neguko modaren azken joerak aurkeztuko dituzte. Estiloa, musika eta giro bikaina ziurtatuta!
Ekitaldiaren antolaketa eta koordinazioa Eureka Dance-ko Oliber Nestarren eskutik izango da, eta aurkezpena Radio Donostiko Monica Graciak egingo du bere alaitasun bereziarekin.
Eszenatokiaren dekorazioa TM Diseño estudioaren esku egongo da.
Zatoz gurekin eta gozatu moda-show berezi honekin eta herriko giro onarekin!

