ERRENKOALDE Elkarteak menu berezia eta erraza proposatzen dizu Gabonetarako, herrian bertan erositako produktuekin sukaldatua.
COVID-19aren krisiak alarma egoera ezarri zuenetik ateak itxi gabe ari dira oinarrizkoak diren herriko saltoki ugari lanean. Horiei guztiei esker ona erakutsi nahi izan diete, txikitasunean, oinarrizko direlako; hurbiletik irribarrea galdu gabe ari direlako; herria, auzoak eta kaleak basamortu bilakatu dituenean COVID 19ak, bizirik mantendu dutelako Errenteria-Orereta. Bertako saltokien garrantzia horretan datza, herriaren ekosistema ekonomikoa dira, baina baita auzoen, herriko kaleen bizia bermatzen dutenak, beste eredu bat, bertakoa, hurbilekoa herriarekin pentsatzen duena sustengatzen dutenak.

Errenkoaldeko kide bat postala eskura ematen dendari bati.