Kanpainak

PINTXO - BONOEN KANPAINA

Errenteriako merkatariek pintxo goxo-goxoak dastatzera gonbidatzen zaituzte!

Azaroaren 27tik 30era, asteazkenetik aurrera, herriko zenbait ostalariekin batera, kanpaina bat antolatu dugu.
Gure bezeroak pintxo batera gonbidatuko ditugu.
Bezeroak gutxienez 10€ko erosketa egin beharko du pintxo-bonoa eskuratu al izateko.
Pintxo-bonoa kartelean azaltzen den edozein tabernetan aldatu al izango da ostiral arratsaldean eta larunbat eta igande eguerdian.
Taberna bakoitzean jan dezakegun pintxoa “nik Errenterian” ikurrarekin identifikatua egongo da.
On egin!