Kanpainak

UDABERRIKO KANPAINA

UDABERRIKO KANPAINA 

 

Herritarrak herrian kontsumitzera bultzatzeko asmoz, aste honetan promozio  kanpaina berri bati hasiera emango diogu.

Sariak honakoak izango dira: 500€ko erosketa-txartel 1; 200€ko 2 erosketa-txartel eta 100€ko 15 erosketa-txartel.

Kanpainari hasiera apirilaren 27/28an eman nahiko genioke eta zozketa ekainaren 8an, osteguna izango da.

Boletuak komertzioetan dituzuten kaxatxotan sartuko dituzte bezeroak.

Erosketa baleak kanpainari atxikitutako establezimenduetan trukatu beharko dira. Azken eguna, 2023ko ekainaren 30a.